XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MUGARRIA BEHAR DEN LEKUTIK ATERATZEAGATIK

Nekazari batek mugarria bere lekutik atera zuen.

Gizon gaizkile hau hil zen eta zerura joaterik ez zeukan mugarria bere tokira itzuli arte.

Honela, kalte egin zionaren aurrera azaldu zen mugarria bizkarrean zuela esanez: Non sar, non sar..., eta besteak erantzun: Ateratako tokian sar ezak.

MUGARRIA BERE ONERAKO ALDATZEAGATIK

Baserritar bat mugarriak bere aldera aldatzen ibiltzen omen zen.

Gizon hau hil zen eta mugarriak bizkarrean zituela batetik bestera mugitzen zen, eta: Hau karga, hau karga oihuka.

Deiadar hau entzutearekin, bapatean bere inguruko guztiak beldurturik benetan, beraien etxeetan gordetzen ziren.

Baina, halako batean, Hau karga, hau karga entzutean, bat ausartu zen honela erantzutera: Hartutako lekuan egin ezak deskarga.

Behar zen lekuetan mugarriak jartzearekin batera, bere inguruetan ikaragarrizko lurrak erori omen ziren.

UITZIKO SANTA ENGRAZI ERMITA DELA ETA

Uitzin, Santa Engraziren ermita Arpelats izeneko mendian aurkitzen da baina hasieran, uitziarrek Musulu mendian egitea nahi zuten, herriaren bistan egongo zelako.

Musulura harriak eramaten hasi ziren baina egunez eramandakoak gauez desagertu egiten ziren, harri haiek Arpelatsen azalduaz.

Gauzak honela, bi uitziar Musulura zelatara joan ziren eta pago baten gainean jarri.